Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldi ugari aterako ditu kalera gaur eta bihar

Erredakzioa 2015ko abe. 3a, 10:00

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamaika ekintza antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan. Artziniegan, adibidez, pasa den astean abiatu zuten egitaraua eta gaur goizean jarraituko dute Arteko Gure Aman egingo diren ipuin, jolas eta tailerrekin. Bihar bukatuko da Artziniegako egitaraua “Zergatik ez?" tailerraren eskutik. Etnografia Museoan izango da 19:00etan eta helburua euskara sustatzea izango da.

Eskualdeko ikastetxe ugarik ekintzak prestatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna gazteen artean zabaltzeko.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamaika ekintza antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan. Artziniegan, adibidez, pasa den astean abiatu zuten egitaraua eta gaur goizean jarraituko dute Arteko Gure Aman egingo diren ipuin, jolas eta tailerrekin. Bihar bukatuko da Artziniegako egitaraua “Zergatik ez?" tailerraren eskutik. Etnografia Museoan izango da 19:00etan eta helburua euskara sustatzea izango da.

Eskualdeko ikastetxe ugarik ekintzak prestatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna gazteen artean zabaltzeko.

Puntako kirolariak euskara sustatzeko, besteak beste

Egitarauaren aldetik, nabarmena da Amurrion egin dute ahalegina. Herriko ikastetxeetan ekimen ugari gauzatuko dituzte, baina horrez gain kalera ere aterako dituzte euskararen aldeko aldarrikapenak:

09:45etik 13:30ak arte Herriko plazan norberak dakarren testuaren irakurraldia prestatu dute. Musika erabiliko dute giroa berotzeko.

10:15ean Eneko Haritza ipuin kontalaria arituko da liburutegian euskal mitologiaren inguruan hitz egiten. 5 urteko ikasleentzako ikuskizuna izango da.

11:00etatik 12:00ak arte goi-mailako kirolariek hartuko dute hitza Amurrio Antzokian.

Aurkezlea: Julian Iantzi -ETBko aurkezlea eta Ameriketan jaiotako euskalduna- izango da eta kirolariak hurrengoak izango dira:

Patri Pinedo -Itxako eskubaloi taldeko jokalari ohia, Brasilgo mundialean parte hartu zuen-, Iñaki Isasi -Euskaltel taldeko txirrindulari eta zuzendari ohia-, Izaskun Bengoa -txirrindulari ohia, kirolari olinpikoa, Espainiako ibilbide eta erlojupeko txapelduna- eta Mikel Urrutikoetxea -4 eta erdiko egungo txapelduna, Asegarceko pilotaria-.

17:00etan Frontoian Mikel Urrutikoetxeak berak entrenamendu gidatua eskainiko du, Amurrioko Pelotazale elkartearen eskutik. Ordu horretan Aspaltzak tailerrak egingo ditu Herriko plazan.

18:00etan Frontoi tabernak txokolate beroa jateko aukera emango du eta 18:30ean “Euskarak 365 Egun: Kandelen argipean” ekitaldia hasiko da.

Bukatzeko 19:00etan kantu kalejira egingo dute tabernetatik Fita Fik musika taldearen laguntzarekin.

Urduña

Urduñan ere egitarau oparoa izango dute gaur. 17:00etan txokolate beroa jango dute Foru Plazan eta ordu erdi geroago Rock&Kids ikuskizun musikala eskainiko dute.

18:30ean adierazpen instituzionala eta bertso eskolako ikasleen kanten txanda helduko da.

Bihar, ordu berean -18:30ean alegia- Paula Kasares soziolinguistak hitzaldia emango du Alondegian. 22:00etan bertso afaria antolatuko dute Gaztetxean. 8 euro balioko du tiketak eta, afaldu ez ezik, Oihana Bartra, Izar Mendiguren eta Unai Mendibil ikusteko parada egongo da.

Okondo

Okondon goiz hasiko dira euskarari lotutako ospakizunak. 10:00etan eskolan ipuin kontalaria, jolasak eta tailerrak izango dituzte.

Eta guraso eta seme-alabek abestu eta dantzatu dezaten Karaokea egongo da Kultur Etxean 17:00etan.

Aiara

Aiaran bi hitzordu izango dituzte bihar. Alde batetik, Felix Mugurutza Euskaltzaindiko kideak eta Asier Rubio bertsolariak elkarrizketa irekia egingo dute Gizarte Etxean 18:30ean. 19:30ean txokolatea dastatzeko eta trikitilariak entzuteko aukera egongo da eta 20:00etan ikurrin berria lehenengo aldiz igoko dute.

Arespalditzan, ordea, bakarrizketa entzuteko hitzordua prestatu dute gaurko. 19:30ean Iñaki Carreterok euskaldun gazte baten istorioak kontatuko ditu.

Orozko

Orozkon Zubiaur Plaza hartuko dute bihar. 17:30ean umeentzako tailerrak hasiko dira eta 19:00etan Zuztarluze lehiaketan parte hartu ahal izango da. Gainera, “Eskuetan” koreografia antzeztuko dute.

20:30ean txokolatea hartzeko parada egongo da eta 21:00etan Trikizio taldeak erromeria egingo du,  kaloria guztiak erretzeko.

Laudio

Laudion euskararen aldeko adierazpen instituzioanala irakurriko du alkateak 12:00etan. Horrez gain, "Amama" euskal filma emango dute 19:30ean, Lanbide Heziketa Ikastetxeko areto nagusian, 3 euroren truke.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide