Amurrioko EH Bilduk salatu du Berdintasun Saileko 3.000 euro bideratu dituela udalak pertsona bakarrerako edoskitze gela egiteko. Kultur Etxean kokatu dute gela.
EH Bilduk aldarrikatu du amatasuna eta edoskitzea normalizatu behar direla. Horrez gain, zalantzan jarri du proiektuaren egokitasuna.
Eva Blancok azaldu du ez dagoela eskaera ikerketa bat eta kokapen ezberdinak ez direla baloratu. Koalizioaren ustez edoskitze gelak kiroldegian edo anbulatorio berrian izan beharko luke bere lekua.
Koalizioak azpimarratu du proiektuak urtebete duela baina orain arte ez dutela informaziorik jaso.