Emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute auto batek harrapatu ostean

Erredakzioa 2015ko aza. 30a, 14:11

13:15ean gertatu da istripua Amurrioko Elizatik gertu dagoen errotondan. Errepidea gurutzatzen ari zen emakume bat harrapatu du auto batek. Udaltzaingoak adierazi du eguzkiak itsutu duela ibilgailuaren gidaria eta horren ondorioz jazo dela harrapaketa.

Artziniegan bizi da zauritutako emakumea eta kolpea jaso ostean lurrean geratu da. Anbulantzia batek artatu eta Galdakaoko ospitalera eraman du. Udaltzaingoak jakinarazi du bere egoera larria dela. Hala ere, bere bizitza ez dago arriskuan.

13:15ean gertatu da istripua Amurrioko Elizatik gertu dagoen errotondan. Auto batek harrapatu du errepidea gurutzatzen ari zen emakume bat. Udaltzaingoak adierazi du eguzkiak itsutu duela ibilgailuaren gidaria eta horren ondorioz jazo dela harrapaketa.

Artziniegan bizi da zauritutako emakumea eta kolpea jaso ostean lurrean geratu da. Anbulantzia batek artatu eta Galdakaoko ospitalera eraman du. Udaltzaingoak jakinarazi du bere egoera larria dela. Hala ere, bere bizitza ez dago arriskuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide