Amurrioko gazteak izan ziren atzo Belduk Barik lehiaketaren sari banaketaren protagonistak. Eskualdean egindako lehiaketan lau sari banatu zituzten eta laurak Amurrioko gazteentzat izan ziren.
Lehiaketa bi kategorietan zegoen banaketa. Batetik, 12 eta 17 urte bitartekoak eta bestetik, 18 eta 26 urte bitartekoak. Hori dela eta lehen kategoriako bideo garailea, Aresketa Ikastolako ikasleek egindako “Moztu ditzagun” bideoa izan da. Bigarren saria, “Polita zara” bideoak eraman du. Gazte hauetako batzuk, gainera, lehen bideoaren egileak ere dira.
Bigarren kategorian, ordea, Arnasa bideoak irabazi du eta bigarren saria jokotik errealitatera bideoaren egileentzako izan zen.
Beldur Barik lehiaketa orokorra
Euskal Herriko lehiaketara 300 bideo baino gehiago aurkeztu ziren. Lehenengo saria Pasaiako neska talde batek irabazi du “Yo Soy” bideoari esker. Bigarrena, aldiz, Berritxuko Leire Bereikuak jaso zuen “40 golpe” bideoagatik.
Beldur Barik Topaketak
Arratsaldeko 16:30 etatik aurrera 250 gazte elkartu ziren Bañuetako Kiroldegian Beldur Barik topaketetan. Harrera ekitaldia egin eta gero, 8 tailer ezberdinetan sakabanatu ziren. Ondoren luntxa izan zuten eta kalejira zaratatsu baten bitartez Amurrioko Antzokiraino hurbildu ziren lehiaketaren sari banaketara.