Amurrioko udalak eta beste 9 herrietako udalek “Compact of Mayors” sinatu dute. Ingurumena zaintzeko ahalegin handiak egiten dituzten herriek, hau da, negutegi efektuko gasen isurketa murrizten dituztenak, lortzen dute “Compact of Mayors” honen parte izatea.
Irailean eman zuen izena udalak proiektu honen arte izateko eta hilabete honen 25ean Donostian egindako ekimenean jaso du ziurtagiria. Amurrioz gain, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteizek ere jaso dute ziurtagiria.
Udalak adierazi duenez, lan eta esfortzu handia suposatu du ziurtagiria lortzea, baina lan hasi baino ez da egin. Izan ere, mundu mailan isurketen murrizketarekin hartutako konpromisoa bete behar du.
Aipatutako 9 herriak carbonn® Climate Registry Report 2015-ean sartuko dituzte. Horren aurkezpena mundu mailan egiten den klimari buruzko goi-bileran izango da. Abenduan eta Parisen.