Bizkaiko Urtxintxa Eskolak kudeatzen duen Tertanga Kulturaleko "Euskararen jolas parkea" proiektuak aurrera jarraitzen du. Bertan, haurrek erabaki dute nolako jolas parkea eraiki nahi duten. Azaroaren 15ean eta 22an egindako saioetan haurrek eurek zehaztu zuten jolas-parkeak zer izan behar duen eta nolakoa izan behar duen. Haurrek marrazkiz eta plastilinaz egindako maketetan oinarrituta Abenduaren 19an auzolan eguna deitu dute antolatzaileek, haurrek irudikatutako hori errealitate bihurtzeko asmoz.
Proiektuaren berri zehatza Julene Onaindiak eman zuen web-gune honetan argitaratutako elkarrizketan.
Argazkiak: Aritz Lili eta Julene Onaindia