Abenduaren 3an, Amurrioko antzokia euskararen eta kirolaren lekuko bihurtuko da. Izan ere, bertan izango da arratsaldeko 17:30ean, puntako lau kirolari euskaldunekin solasaldia.
Julian Iantzi, EITBko aurkezlea eta Ameriketan jaiotako euskalduna, izango da saioaren aurkezlea. Kirolariak berriz, Patri Pinedo, Iñaki Isasi, Izaskun Bengoa eta Mikel Urrutikoetxea izango dira.
Patri Pinedo Itxako eskubaloi taldeko jokalari ohia da eta Brasilgo mundialean parte hartu zuen. Iñaki Isasi, berriz, Euskaltel taldeko txirrindulari eta zuzendari ohia da. Gainera, gaur egun, Aiaramendi Korrikalariak talde berriko kidea da. Izaskun Bengoa ere ,txirrindulari ohia da, baina horrez gain, kirolari olinpikoa, Espainiako ibilbide eta erlojupeko txapelduna izan zena. Bukatzeko, Mikel Urrutikoetxea, Asegarceko pilotaria ere egongo da solasaldia. Bera 4 eta erdiko egungo txapelduna da.