2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoan, urtekaria dena, 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen dira. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren marrazkiak daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.
Aletxu Zobaran 2011n atxilotu zuten. Une honetan zigorra Frantzian ari da betetzen, Lyoneko Corbas espetxean. Espetxean bertan marraztutako bost irudi jasotzen dira aipatutako bilduman, euskara, etorkizuna edota natura hizpide.
Liburuak urtero Ataramiñek argitaratutako euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen baitan kokatzen dira. Horien bitartez espetxearen ertzak mahai gaineratzea bilatzen dute, betiere presoa sortzailearen paperean jarrita. Marrazkiez gain, esperientziak, olerkiak… jasotzen dira.