Amurrion egingo da EAEko Beldur Barik topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Ulloa Téllez 2015ko aza. 26a, 12:00

Beldur barik programa Berdinsarea egitasmoaren eskutik sortu zen, 2006an. Jendarteak dituen estereotipoak ezabatzea du helburu, “beldur barik” jarrera bultzatuz. Beldur Barik jarrerak “kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak” aldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten du.

Beldur barik programa Berdinsarea egitasmoaren eskutik sortu zen, 2006an. Jendarteak dituen estereotipoak ezabatzea du helburu, “beldur barik” jarrera bultzatuz. Beldur Barik jarrerak “kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak” aldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten du.

Hainbat ekimen barnebiltzen ditu Beldur Barik programak, baina nagusiena ikus-entzunezkoen lehiaketa da. Lehiaketa 12 eta 26 urteen arteko gazteei zuzenduta dago. Parte hartzaileek ikus entzunezko produkzioen bidez islatu behar dute nola erantzungo luketen desberdintasun egoera baten aurrean eta nola egingo lioketen aurre indarkeria sexistari “beldur barik” jarrera mantenduz.

Azaroaren 28an egingo da Euskal Autonomi Erkidegoko “Beldur barik” topaketa Amurrion. Lehiaketaren sari banaketa ere egun horretan izango da

Aurtengo topaketak, Amurrion
Lehiaketaren lehendabiziko edizioa 2010ean izan zen, 500 gazte baino gehiagok hartu zuten parte. Haien lanak Bilbon aurkeztu ziren, bertan ospatutako topaketan. Aurtengo edizioaren topaketa Aiaraldean izango da, Amurrion hain zuzen ere.

Hori dela eta, eskualde mailako lehiaketa bat ere jarri dute martxan. Lehiaketa  Aiara, Amurrio, Artziniaga, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako 12 eta 26 urte arteko gazteei bideratua egon da. Bi kategoria desberdin planteatu dituzte: 12-17 urte bitartekoena eta 18-26 artekoena. Horrez gain, banaka zein taldeka parte hartzeko aukera eskaini dute.

Amurrioko Udalak modu positiboan baloratu du Beldur Barik lehiaketa eta ikastaro anitzak antolatu ditu Gazteleku, Ikastetxe eta aisialdi elkarteekin Beldur Barik jarrera sustatzeko.

Topaketak azaroaren 28an egingo dira. Orduan egingo dute ikus-entzunezkoen lehiaketaren sari-banaketa ere. Irailean aurkeztu ziren topaketak Amurrion, herriko ikastetxeetako ikasleekin eginiko  tailer batzuen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide