Datorren ostiralean, azaroaren 27an, hasiko dira Saratxoko Jaiak, eta Abenduaren 7ra arte egitarau oparoa eskainiko dute.
Hasteko, azaroaren 27rako kontzertuak iragarri ditu Saratxoko Jai Batzordeak, zehazki Garraxika taldeak eta beste talde sorpresa batek emango dituztenak. Gauari amaiera emateko Diskodantza egongo da Saratxoko txokoan bertan.
Azaroaren 29ari dagokionez, azken urteotan oso arrakastatsua izan den Mendi Ibilaldia prestatu du batzordeak. Saratxoko XII. Mendi Ibilaldiaren edizioa izango da eta goizeko 8:30ean abiatuko da. Ibilbidea eta nondik norakoak ikusi ahal izateko egitarau berezia argitaratuko du Saratxoko jai batzordeak.
Jaietako bigarren asteburua
Bigarren asteburuari dagokionez, abenduaren 4an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Mus Txapelketa egingo dute Saratxoko txokoan.
Iganderako, berriz, egitaraua goizez prestatu du batzordeak, 12:00etan meza eta 12:40etan Oilarrak abesbatzaren kontzertua egongo da eta.
Jaiei bukaera emateko, Abenduaren 7an, astelehena, herri bazkaria eta bazkalosteko erromeria, jolasak eta herri kirolak egingo dituzte. Jaiei bukaera emango zaie arratsaldeko 20:00etan su artifizialen bitartez.