Amurrioko Udalak dokumentu administratiboen izapideak sinplifikatu nahi ditu. Horretarako, izapide administratiboak erakusten dituen eskuliburu bat prestatzen ari da. Helburua, udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztien inguruan herritarrak informatzea da.
Josune Irabien alkatearen esanetan, horrek kalitatezko kudeaketa egiten lagunduko du. Hori dela eta, eskuliburua osatzeko, EUDEL eta IVAPek antolatutako programa batean murgildu da Udala.
Izapide administratiboen eskuliburuan udaleko prozesu administratibo guztiak modu ordenatu eta sistematikoan agertzen dira.