Amurrioko Udalak, eguraldiko iragarpena dela eta, larunbatean egingo zuten ibilbide osasuntsuen aurkezpena bertan behera geratzea erabaki du.
Hori dela eta, abenduaren 8an, asteartean, egitea adostu dute. Bañueta kiroldegiaren paretik abiatuko da goizeko 11:00etan.
Gogoratu herrian gaur egun dauden 4 ibilbideak ondo seinaleztatu dituztela, bizitza osasuntsu baten alde egiteko.
Bi ibilbide Juan Urrutia plazatik ateratzen dira eta beste biak, aldiz, Bañueta Kiroldegiko inguruetatik. Bi irteeretan panel informatiboak jarri ditu udalak. Gaur egun ibilbide horiek herritarrek jada erabiltzen dituzte, baina ibilbideak baloratu eta identifikatu ditu udalak.