Udal ortuetako etxolen teilatuak konponduko dituzte negua heldu baino lehen

Erredakzioa 2015ko aza. 20a, 08:16

Konpondu gabe dauden udal ortuetako 29 etxoletako teilatuak konpontzeko lanei ekingo dio udalak. Negua heldu baino lehen egin nahi dituzte konponketak.

Amurrioko Larrinbe auzoan, hilerri ondoan guztira 63 etxola daude, baina beste guztiek teilatua ondo dute eta erabiltzeko baldintza egokietan daude.

Konpondu gabe dauden udal ortuetako 29 etxoletako teilatuak konpontzeko lanei ekingo dio udalak. Negua heldu baino lehen egin nahi dituzte konponketak.

Amurrioko Larrinbe auzoan, hilerri ondoan guztira 63 etxola daude, baina beste guztiek teilatua ondo dute eta erabiltzeko baldintza egokietan daude.

Etxolen teilatuek kalte handi samarrak jasan dituzte denboran zehar. Kalteak, batez ere, iragazgaizte sisteman eragin dituzte, asfaltozko geruzak eten eta erori egin baitira.


2013 eta 2014 urteetan zehar udal langileek teilatu kaltetuenak konpondu zituzten: metalezko xaflak jarri zituzten eta isolatzaileak, egurrezko listoien gainean, egiturari lotuta. Lan horiei esker, 34 etxola birgaitu zituzten, eta beste 29 geratu ziren konpontzeko zain.

Oraingoan, kanpoko langileak arduratuko dira lan horiek egiteaz eta horien kostua 3.103,65 eurokoa izango da. Lanetan egingo dena honako hau da: oraingo estalkia kendu, Egurrezko arrastelez nibelatu eta estalki berria, metalezko xaflazkoa, eta goihabea jarri. Guztia ere dagozkion akaberak emanda, beharrezko estankotasun eta isolamendu baldintzak bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide