“Nire kalabaza lanparak munduan bakarrak dira, eta pertsonalizatuak gainera”

Izar Mendiguren Cosgaya 2015ko aza. 20a, 12:01

IÑAKI GARCIAk (1989, Amurrio) kalabazekin lanparak egiten ditu. Berak landatu, artesanalki marraztu, egokitu eta saltzen ditu.

Kalabazekin lanparak egiten dituzu. Bizitzan hainbeste kalabaza jaso dituzu ala?

Iaz 15 bat. Urte osoan zehar lanparak egiten ibili naiz, bakarra falta zait. Aurten 50-60 kuia jaso ditut! Iaz peregrino motako kuiak bakarrik jarri nituen. Aurten forma askotakoak landatu ditut: suge itxurakoak, malkoenak, bitxienak… Kalabazen mundua oso handia da.

Kalabazekin lanparak egiteko argia izan behar al da?

IÑAKI GARCIAk (1989, Amurrio) kalabazekin lanparak egiten ditu. Berak landatu, artesanalki marraztu, egokitu eta saltzen ditu.

Kalabazekin lanparak egiten dituzu. Bizitzan hainbeste kalabaza jaso dituzu ala?

Iaz 15 bat. Urte osoan zehar lanparak egiten ibili naiz, bakarra falta zait. Aurten 50-60 kuia jaso ditut! Iaz peregrino motako kuiak bakarrik jarri nituen. Aurten forma askotakoak landatu ditut: suge itxurakoak, malkoenak, bitxienak… Kalabazen mundua oso handia da.

Kalabazekin lanparak egiteko argia izan behar al da?

Ez, denbora eta dirua behar da. Edonork egin lezake gogoa izanez gero, baina materiala erosteko (erramintak) eta baratza zaintzeko denbora behar da. Horrez gain, abila izan behar zara dremel erramintarekin, pultsua eta indarra neurtu behar dira. Despiste txiki batek kuia apurtuz gero pikutara bidaltzen dizu egindako lana.

"Istambulen egin nuen bidaia batean denda batean ikusi nituen kuiekin egindako lanparak lehenbiziko aldiz"

Nola okurritu zitzaizun barazkiei artistikoki erabilera bat ematea?

Istambulen egin nuen bidaia batean denda batean ikusi nituen kuiekin egindako lanparak. Momentuan maitemindu eta galdezka hasi nintzen beharrezko informazioa topatu nuen arte. Hona itzultzean uda pasata zegoenez ezin izan nituen landatu, hortaz, haziak erosi nituen eta apirila-maiatza arte itxaron behar izan nuen. Haziak topatzea asko kostatu zitzaidan, interneten eta Amurrion bila ibili nintzen, hemengo denda batean aurkitu nituen arte. Baratzik ez dudanez Urduñako lagun bati lur zati bat okupatu nion. Ea Amurrion ortu publikoa ematen didaten!

Nola bilakatzen da kuia bat lanpara?

Baratzetik kuia hartzean etxean 2-4 hilabete lehortzen uzten ditut. Bienbitartean marrazkiei bueltak ematen dizkiet interneteko eta nire buruko ideiekin. Zirriborroa zehaztean kalabazan arkatz eta errotulki permanentearekin marrazten dut. Horretarako, ordea, lehendabizi hustu egiten dut, eta gero azala dremel erramintarekin landu. Arkatz bat bezalakoa da, punta ezberdinak dituena. Teknika ezberdinak baliatzen ditut, batzuetan zuloak egiten ditut, eta besteetan lixatu. Hurrengo pausoa lanpararen oinarria egitea da, tutuekin base ezberdinak eraikiz. Behin hori eginda elektrizitate lanetan sartzen naiz: bonbila jarri, kableak sartu eta etengailu zein entxufea gehituz. Kalabaza bakoitzaren atzean 20 ordu edo gehiagoko lana dago.

"Kalabaza bakoitzaren atzean 20 ordu edo gehiagoko lana dago"

Zein da eman duzun kalabaza orijinalena?

Marrazki ezberdinak egiten ditut. Niretzat politena dortoka eta bale bat duena da, maori marrazki mota da, Australiako tribuetan oinarritua, tatuajeetan asko erabiltzen da.

Saldu ere egiten dituzu, ezta?

Bai, interneten eta azoketan. Interneten webgunea daukat: kuialamparas.es. Facebook orria ere badut proiektua zabaltzeko. Bertan egiten dudanaren azalpena, baratzeko argazkiak eta lanparenak ditut. Prezioei dagokienez bakoitzak 100€ inguru balio du. Jendeak 30 euro balio dituela uste du, baina horrekin ez da ezta bonbila edo erabiltzen dudan materiala ordaintzera iristen. Ikeakoak 20€ balio ditu, baina erabat industrialki egina dago. Nireak munduan bakarrak dira, eta pertsonalizatuak gainera.

Artetik bizitzea posible da?

Nik uste dut ezetz, zorte oso ona izan behar duzu. Nik zaletasun gisa hasi nuen, baina orain serio jarri naiz, nahiz eta honetatik bizitzea ezinezkoa dela jakin. Interneten bada poloniar bat sekulako lanparak egiten dituena, hori bai, 2000 euroren truke, eta guztiak saltzen ditu.

Lehenengo urratsak emanak dituzu, zein da zure meta?

Esperientzia izatea. Interneten jendea aurkitu eta saltzea gustatuko litzaidake. Ea uzta ona ateratzen den! Izan ere, eguraldi txarra badago baratza izorra liteke, eta kuiak lehortzean usteldu egiten dira. Aurtengo kalabazak oraindik berde daude, beraz, lanbide honetan ez da ezer ziurra! Agian aurrera begira loreontziak eta txorien habiak egiten hasiko naiz, edo kutxak (bitxiak, belarritakoak, olioa… gordetzeko).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide