Mendiko Lagunak Taldeak aurrera jarraitzen du Mendia eta Natura Jardunaldiekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko aza. 19a, 08:45

Azaroaren 13an hasi ziren jardunaldiak eta 27an bukatuko dira. Oraingoz hiru ekitaldi egin dituzte eta beste hiru geratzen dira jardunaldiei amaiera emateko.

Azaroaren 13an hasi ziren jardunaldiak eta 27an bukatuko dira. Oraingoz hiru ekitaldi egin dituzte eta beste hiru geratzen dira jardunaldiei amaiera emateko.

Larunbat honetan izango da hurrengo hitzordua, izan ere, David Fuste Villaela eskalatzaileak hitzaldia eskainiko du katekesi aretoan arratsaldeko 19:30ean. Sokarik gabeko eskaladaren inguruan mintzatuko da “Free Base” deitutakoa. Eskalada mota honetan ez da sokarik erabiltzen eta paraxuta eramaten da. Ondoren, gainera, Gorobel ibilaldiko argazki eta bideo laburren erakustaldia eta sari banaketa egongo da.

Esan bezala jardunaldiak azaroaren 27an bukatuko dira eta Arabako Astronomi Elkartea arduratuko da horretaz. Ortzia ezagutzeko oinarrizko ezagupenez mintzatuko dira. Hitzordua Garrastatxuko baselizan izango da arratsaldeko 19:00ean.

Orain arte aurten egindakoa

Azaroaren 13an Ivan Ruiz Rotaetxe txirrindularia, Euskal Herrian zehar mendiko txirrindulaz egiteko bi ibilbideen inguruan aritu ziren. Igande horretan berriz, Añeseko trikuharri-gunera bisitaldia egin zuten. Egun berean eta hurrengo egunean gainera, Amurrioko Antzokian proiektatutako Everest filma ikustera joan ziren hainbat mendizale.

Aurreko urtean 4 hitzaldik osatu zituzten jardunaldiak

Paseko mendietatik Valaiseko Alpetara” deituriko hitzaldia izan zen lehenengoa. Bertan hiru lagunek Alpeetan zehar egindako eski zeharkaldi baten nondik norakoak ezagutzeko aukera eman zuten.

Eloi Colladok izan ze bigarren hitzaldiaz emateaz arduratu zena. Pirineotan bakardadean eta autonomia osoz egindako 1200 kilometrotako bidaiaz eta bertan egindako eskalada desberdinez mintzatu zen.

Fernando Garitagoitiak Kantauriar mendietako hartz arrearen inguruko hitzaldia eskaini zuen.

Jardunaldiei amaiera emateko, Norvegiako Svalbard uharteko mendi altuenera igotzeko Jose Mijares eta bere txakurrak bizi izan zuten abentura ezagutzeko aukera izan zuten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide