Larunbatean Euskalherria´s Sketchcrawl taldeak 49 ½ Sketchcrawla antolatu du Amurrion.
Sketchcrawla mundu mailan egiten den deialdi bat da. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik elkartutako marrazkilariek osatzen dute nazioarteko foruma.
Urtaro bakoitzean Sketchcrawl bana ospatzen da eta gero talde bakoitzak unean uneko deialdiak egiten ditu. Urrian bi izan ditu talde honek, Bergaran eta Lekeition.
Amurrioko deialdia Vicente Guillenek bultzatu du, Gorka Belaskori, taldeko partaidea eta Zaraobe institutuko plastika eta marrazketa irakasleari proposatuta. Atxubi tabernako kudeatzailea denez, hamaiketakoa eskainiko die bertaratzen diren marrazkilariei.
Euskalherria´s Sketchcrawl taldearen 5. urteurrenera. 2011an jarri zen abian, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Iruñeko bi marrazkilari eta Pili Azkarate bergararrari esker.
Erdiaren gakoa
Euskalherria´s Sketchcrawl taldearen momentuaren indarra erakusten du. Urtean egiten diren lau deialdiak txiki geratzen baitira Euskal Herriko txoko ezberdinetan agertzen diren proposamenak hartzeko.
Ordutegia
10:00 Amurrio
11:30 Atxubi Taberna. Hamaiketakoa eskeintzen digute.
14:30 Ruperto Jatetxea. 18 €
-
Indabak
-
Paella
-
Lebatza pla-pla
-
Buztana
-
Postre (goxua, flana, izozkia)
-
Ura, gaseosa, etxeko ardoa.
17:00 Likorearen Museora bisita gidatua, Amurrio Turismoak gonbidatuta.
19:00 Agurra.