Espainiako 3Dko baso ibilbidean arku tiro txapelketan, Estela Carrascok eta Asier Fandiñok podiumera igotzea lortu zuten. Estelak 2. postua egin zuen eta Asierrek, aldiz, 3.ena.
Madrilako arkularien klubean egin zen txapelketa. Estela kadete mailan aritzen da eta Asier, berriz, 14 urtetik beherakoen kategorian. Castroren txapelketan 40 parte hartzaile egon ziren eta Fandiñorenean, ordea, 18. Biek hainbat lorpen izan dituzte urte honetan.
Amurrio Arku Kirol Taldeko beste hainbat kirolarik ere 2015eko Liga Interautonomikoan dabiltza. Oraindik ez da Liga bukatu. Igandean, Bañuetako kiroldegian, aretoan egindako lehenengo Liga Nazionala ospatuko dute, Euskadiko, zein Arabako Ligarako puntuagarria izango den txapelketa. Hitzordua goizeko 10:00etatik aurrera izango da.