Urduñako egoitzako langileak soldaten alde mobilizazioan

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru 2010ko urt. 14a, 20:25

Azken hilabetean Urduñako Zaharren Egoitzako langileek mobilizazio desberdinak abiatu dituzte pasa den urteko uztailetik hona soldatak kobratzeko arazoak pairatu izan dituztelako. Egun 22 langile daude kontratu finkoarekin eta beste zenbait aldi batekoak. Momentu honetan egoitzak dituen 55 oheetatik 43 beteta daude, hau da okupazioaren %78 inguru. Udal jabetza duen egoitza izanik, Arkupea SL izeneko elkarte publikoak kudeatzen du, elkarte honen arduraduna gizarte ekintzako zinegotzia delarik.

Azken hilabetean Urduñako Zaharren Egoitzako langileek mobilizazio desberdinak abiatu dituzte pasa den urteko uztailetik hona soldatak kobratzeko arazoak pairatu izan dituztelako. Egun 22 langile daude kontratu finkoarekin eta beste zenbait aldi batekoak. Momentu honetan egoitzak dituen 55 oheetatik 43 beteta daude, hau da okupazioaren %78 inguru. Udal jabetza duen egoitza izanik, Arkupea SL izeneko elkarte publikoak kudeatzen du, elkarte honen arduraduna gizarte ekintzako zinegotzia delarik. Langileek udalari leporatzen diote egoera honen erantzukizuna eta euren soldatak ordaintzea exijitzen diete. Langileen hitzetan “udaletxe eta herriko enpresa publikoetako langile guztietatik soldata kendu dieten bakarrak gara”.

Soldaten murrizteak Pasa den urteko uztailan hasi ziren lehenengo liskarrak, hilabete hartako soldatak atzerapena izan zuen eta abuztuko erdialdean jaso zuten. Abuztuan eta irailan arazorik izan ez zuten arren, urritik hona soldatek murrizpen latzak jasan dituzte: Urrian %60 besterik ez zuten jaso, azaroan % 50 eta abenduan lansariaren %20 baino ez zuten kobratu. Soldaten gainontzeko dirua atzerapenekin eta zatika jaso izan dute, hala nola abenduaren 23an azaroko soldatari zegokion azkeneko zatia kobratu zuten. Udalak langileei emandako azalpena, Bizkaiko Foru aldundiarekin zuten akordioa bertan behera geratu izanak aurreikusitako diru sarreren murrizketa eragin duela izan da. Izan ere egoitzak dituen 55 oheetatik gehienak Aldundiak itundurik ditu eta ohe hauen kopurua igotzeko proiektua da bertan behera geratu dena. Langileen hitzetan “ez dugu ulertzen zergatik udalak aldunditik jasotzen duen diruak bere horretan jarraitzen badu ez dugun kobratzen”. Beren lanpostuak kolokan ikusirik, Urduñako Zaharren Egoitzako langileek mobilizazio desberdinak abiatu dituzte, sinadura bilketak eta izara zaharrekin egindako pankartak esaterako. Egoera konpondu arte aurrerantzean ere bide horretatik jarraituko dutela adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide