Ostiraletik igandera bitartean Amurrioko Bañueta Kiroldegian judoa izango da protagonista nagusiena. Nazioarteko XXII. Amurrio Hiria Torneoa eta Espainiako Judoko Junior Super Kopa txapelketak jokatuko dira.
Estatu espaniar osoko kirolariak etortzea espero dute antolatzaileek, guztira 350 pertsona inguru. Izena emateko, amurriojudokopa@gmail.com emailaren bitartez egin daiteke edo 639 62 59 47 (Edu) telefonora deituz, edo kiroldegian bertan.
Ordutegia
Larunbatean egingo dute Judo txapelketa, baina, ostiral arratsaldean hasiko dira jardunaldiak. Hori dela eta, Euskal Selekzioak judo entrenamendu bat eskainiko du parte hartu nahi duen edonorrentzat. 19:30ean hasi eta 21:00etan bukatuko da.
Larunbatean, esan bezala, goizeko 10:00etatik 16:30ak arte txapelketa gauzatuko dute. Ondoren, Mikel Hoyos Gasteizko Udaleko Kirol Zuzendariak hitzaldia emango du.
Igandean beste entrenamendu bat ere egingo dute goizeko 10:30etatik 12:00ak arte.