Zaharren egoitzako 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute sindikatuek

Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 11:17

Amurrioko San Anton Armurun zaharren egoitzan 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute hainbat sindikatuk; CCOO, ELA, LAB, SATSE, ESK eta SAE erakundeek alegia.

Erabakia eraikinean egingo diren lanen ondorioa da, ELAk azaldu duenez. Arabako Foru Aldundiak obra horiek direla eta erabiltzaileak 4 erakunde pribaturen esku utziko dituela ere salatu du ELA sindikatuak.

Amurrioko San Anton Armurun zaharren egoitzan 8 langile kaleratuko dituztela salatu dute hainbat sindikatuk; CCOO, ELA, LAB, SATSE, ESK eta SAE erakundeek alegia.

Erabakia eraikinean egingo diren lanen ondorioa da, ELAk azaldu duenez. Arabako Foru Aldundiak obra horiek direla eta erabiltzaileak 4 erakunde pribaturen esku utziko dituela ere salatu du ELA sindikatuak.

“Ongizate Sailak ordainduko du hori. Eta gogoratu behar dugu zerbitzu pribatuak publikoak baino askoz garestiagoak direla” adierazi du Begoña Gonzalez ELAko kideak.

8 kaleratze

Sindikatuek jakinarazi dute 8 langile botako dituztela lanak egiten dituzten bitartean. Eta martxoan, obrak bukatzen direnean, ez dakite beharginak berriro lanera itzuliko diren.

“Gerentziak informazioa helaraziko zigula esan zuen baina ez du egin” salatu du Begoña Gonzalezek.

Lanaldi murrizketak

Kaleratzeak ekiditeko langileek proposatu zioten gerentziari lanaldia murriztea, baina horrek ez zuen onartu. Gainera, ELAk aipatu du geldituko diren langileek ez dutela lanaldi osoa betetzeko aukera izango, obren eraginez.

Hori dela eta, beharginek askoz gutxiago kobratuko dutela azaldu du ELAk. Gatazkak epaitegian bukatzeko aukerak ditu, Begoña Gonzalezen iritziz.

Kartelak eta bilerak alderdiekin

Bere aldarrikapenak zabaltzeko kartelak jarri dituzte zaharren egoitzako langileek. Horrez gain, beharginen ordezkariek EH Bildu eta Ahal Dugu/Podemos alderdiko kideekin elkartuko dira astelehenean Gasteizen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide