Amelia Barquin filologoa eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak hitzaldia eskainiko du bihar 16:30etatik aurrera Zaraobe Institutuan. Hizlariak hizkuntzaren trataerari buruz arituko da hezkidetzaren ikuspuntutik.
Amelia Barquinek hizkuntza eta hezkidetza landuko du generoan bereziki erreparatuz. Hitzordua irakasle eta gurasoei bideratuta badago ere, edonork parte har dezake.
“Amelia Barquinen abiapuntua da hizkuntzak ez direla sexistak baina bai ordea bere erabilera. Eta euskara ez da salbuespena” azaldu du Zaraobe Institutuko antolatzaile batek.
HUHEZIko irakasleak blog batean jasotzen ditu bere hausnarketak.