Amurrioko Udala, Osakidetza eta Osasun Zentroa elkarrekin aritu dira kirola bizitza osasuntsu baten parte izateko egitasmoa sortzeko. Horregatik herrian gaur egun dauden 4 ibilbideak ondo seinaleztatuko dituzte.
Bi ibilbide Juan Urrutia plazatik aterako dira eta beste biak, aldiz, Bañueta Kiroldegiko inguruetatik. Bi irteeretan panel informatiboak jarriko ditu udalak. Gaur egun ibilbide horiek herritarrek jada erabiltzen dituzte, baina ibilbideak baloratzea eta identifikatzea da egingo dutena.
Osasuntsu egoteko kirola beharrezkoa dela diote adituek, hainbat osasun arazo ekiditeko lagungarria delako.