Asteartean, azaroaren 3an, Irakurketa Errazaren Klubeko ekintzak abiatu zituzten Amurrion. Nekane Estrella Lekanda aritu zen dinamizatzaile gisa eta asteartero ordu berean errepikatuko dute hitzordua Amurrioko Kultur Etxean.
Apdemako hainbat neska eta mutil eta baita aurpegi berriak ere abentura berri horretan parte hartzera animatu ziren.
Parte-hartzaileek ikasi, elkarbanatu, amestu eta imajinatu zuten “Capitanes Valientes” irakurketa errazaren liburu bertsioaren bitartez.
Horrez gain, Irakurketa Errazaren Klubeko saioetan erabiliko diren materialak, liburuak, dokumentuak, web-orriak… kontu handiz osatu dituzte, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek, arazorik gabe, irakur eta uler ditzaten.
Informazio gehiago jasotzeko Apdema elkartera deitzeko aukera dago: 945 14 46 33 – 636 48 70 32.