A-625 errepideko proiektua moldatzeko asmoa duela azaldu zion Aldundiak Saratxoko administrazio batzarrari

Erredakzioa 2015ko aza. 5a, 16:47

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak bilera egin zuen atzo Saratxoko administrazio batzarreko kideekin.

A-625 errepidea hobetzeko proiektua landu zuten bi erakundetako ordezkariek. Josu López Ubiernak ziurtatu zuen Foru Aldundiko gobernu berriak iaz Batzar Nagusietan onartutako mozioaren puntuekin bat egiten duela.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak bilera egin zuen atzo Saratxoko administrazio batzarreko kideekin.

A-625 errepidea hobetzeko proiektua landu zuten bi erakundetako ordezkariek. Josu López Ubiernak ziurtatu zuen Foru Aldundiko gobernu berriak iaz Batzar Nagusietan onartutako mozioaren puntuekin bat egiten duela.

López Ubiernak azaldu zuen Arabako Foru Aldundiko ordezkari politikoek A-625 errepideko proiektua moldatuko dutela azpiegitura berriak ahalik eta lurzoru gutxien okupatu dezan. Aldaketa hori elkarlanaren eta adostasunaren bitartez egingo dutela iragarri zuen.

Hori gauzatzen duten bitartean Arabako Foru Aldundiak errepideko seinaleak hobetuko ditu eta asfaltoa ere konponduko du.

Pintaketak

Modu berean, Josu López Ubiernak jakinarazi zuen errepideko ibilbidean egiten diren pintaketak ezabatuko dituztela.

Konfiantza

Arabako Foru Aldundiko ordezkariak konfiantza eskatu die Saratxoko herritarrei, akordioak betetzeko asmoa daukate eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide