Bi hitzaldi antolatu ditu Aztarna Amurrioko Etnografia Elkarteak. Gaur eta bihar izango dira arratsaldeko 19:30ean Kultur Etxean.
Gaurko solasaldia Aiara eta Nerbioko kartografia historikoaren inguruan izango da. Hizlaria, Javi Aspuru izango da.
Guda Zibila eskualdean
Biharko hitzaldiak, aldiz, Guda Zibila Amurrion eta Urduñan izango du ardatz. 1936ko uztailetik 1937ko uztailera bitartean gertatutakoaren errepasoa egingo du hizlariak.
Tarte horretan lehenengo batailoien eraketa, tropa faxistak Urduña hartzeko egindako saiakera, Legutioko bataila, Eusko Jaurlaritzak Uzkianotik frontea apurtzeko saiakera, artillerien borrokak, frankismoaren erasoa eta maiatzaren 26an emandako borrokak izan zuen garrantziaz (San Pedroko Bataila) mintzatuko da Ramon Zurimendi hizlaria.