Udalak 4 bide osasungarri eraikitzeko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Amurrioko udalaren iritziz ariketa fisikoa bultzatzeko konpromiso argia izan behar du bizimodu osasungarria eta gaixotasunen prebentzioa ziurtatzeko.

Legealdi ezberdinetan Amurrioko udalak hainbat ekintza egin ditu helburu horrekin, hala nola, naturbideak, herriaren leku desberdinetan hirugarren adineko jendeari zuzendutako gimnasia makinak eta abar.

Amurrioko udalaren iritziz ariketa fisikoa bultzatzeko konpromiso argia izan behar du bizimodu osasungarria eta gaixotasunen prebentzioa ziurtatzeko.

Legealdi ezberdinetan Amurrioko udalak hainbat ekintza egin ditu helburu horrekin, hala nola, naturbideak, herriaren leku desberdinetan hirugarren adineko jendeari zuzendutako gimnasia makinak eta abar.

Baliabide hauekin lotuta baina pausu bat harago, 4 hiri zirkuitu prestatu nahi ditu. Era normalean erabili ohi dituzte herritarrek, heltzea errazak izatea dute helburu eta zirkularrak izango dira.

Eskatutako diru-laguntzei esker abenduaren 31n baino lehenago zirkuituak balizatzea espero dute, seinaleztatzearekin eta zirkuitu bakoitzaren fitxa bat prestatzearekin batera.

Osasun sailarekin etengabeko harremana dauka udalak Amurrioko anbulatorioko medikuen bitartez. Bide osasungarri horien publikoa hirugarren adineko jendea ez ezik kirola egitera irten ohi den biztanleria ere bada.

Zirkuituetako batek 3.8 km dauzka eta desnibela %50ekoa. Beraz zirkuitu erraza da. Bigarrengoa luzeagoa da, bere luzera 4.5 km gutxi gorabehera eta hirian zeharrekoa. Beste bat kiroldegitik abiatzen da. 3.7 km distantzia egiten du eta desnibela 75 metrokoa da.

Azkena kiroldegitik ere abiatzen da. Azken horren zati batek aurreko ibilbidearekin bat egiten du beraz. 6.6 km luzera du eta 88 metrokoa da desnibela. Horietako bat argiztatuko dute erabilera errazteko.

Amurrioko anbulatorioko arduradunekin koordinazioa bilatu nahi du udalak tokiko ekintza planean, Agenda 21en barruan, kirolaren sustapena aipatzen baita osasun iturri gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide