EAJko ordezkari politiko ugarik parte hartu dute Jesús de Galindez amurrioarrari egindako omenaldian. 10:00etan Aresketamendin elkartu dira jeltzaleak haritz bat landatzeko eta Jesus de Galindezen bizitza gogoratzeko.
Xabier Agirre arabarrak hartu du hitza eta omenduaren iloba den Flori de Galindezek ere hitz batzuk esan ditu bertaratuen aurrean.
11:30ean Mikel Legardak eta Almudena Otaolak abiatu dute San Anton plazan gauzatutako ekitaldi politikoa. Andoni Ortuzar EBBko lehendakaria ere mintzatu da, Kongresu eta Senatuko hautagai arabarraren ostean.
Guztiek goraipatu dute Jesus de Galindezek egindako lana guda zibilean.
Tokiko alkate eta zinegotzi jeltzaleak ez ezik, ekitaldiak hainbat ordezkari politiko ospetsu ere ekarri ditu: Iñaki Anasagasti, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburua, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia eta Itxaso Atutxa besteak beste.