Euskalduntze prozesuan dauden herritarrek, udalak eskainitako beka eskuratzeko aukera izango dute. Euskara bi ikastaro ezberdinduko dira horretarako, batetik, Euskal Unibertsitateak udan eskainitakoa, eta bestetik beste guztiak (ikastaroak, barnetegiak...)
Aipatutako lehenengo beka eskuratzeko baldintza hauek betetzea derrigorrezkoa da: Amurrion erroldatuta egotea, Ikastaroaren %80 edo gehiagora joan izana egiaztatzea eta gutxienez 16 urte izatea.
Matrikularen %50 diruz lagunduko da eta gehienez, 100 euroko beka finkatzen da pertsonako eta urteko.
Beste bekak euskalduntze prozesuan dauden pertsonei eskainiko dira. 400 ordu edo 4 hilabetetik gora barnetegien kasuan %50eko diru laguntza eman beharrean, %75ekoa emango da. Gehienez 1.961,06 euroko beka finkatzen da pertsona baten euskalduntze prozesu osorako.
Beka eskuratzeko baldintza berdinak bete beharko dira: Amurrion erroldatuta egotea, Ikastaroaren %80 edo gehiagora joan izana egiaztatzea eta gutxienez 16 urte izatea.
Eskaera epeak eta dokumentuak
Eskaerak eta agiriak aurtengo urriaren 31ra arte aurkeztu beharko dira Amurrioko Udaleko erregistro orokorrean. Agiri hauek aurkeztu beharko dira: Eskaera orria, egindako ordainketaren ordainagiria, ikastaroa antolatu duen erakundeak egindako bertaratze ziurtagiria, zinpeko aitorpen bat eta NAN-aren fotokopia.