TTIParen inguruko hitzaldia eskainiko du ORAIN AMURRIOk gaur, urriak 29, arratsaldeko 19:30tan Amurrioko kultur etxean.
"TTIPari EZ" plataformako Júlia Martí eta Xabier Benito, PODEMOSen eurodiputatua, izango dira hizlariak. Xabier Benitok Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du eurodiputatu lanetan azken honek abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan PODEMOSen zerrendaburu izateko bere aulkia hutsi ostean.
TTIPa Europar Batasuna eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritza eta inbertsio ituna da. Itunaren negoziazioa isilean egin izana salatzen du ORAIN AMURRIOk eta beharrezkoa ikusten du TTIParen edukiak eta eduki horiek jendartean izango duten eragin soziala, kulturala zein ekonomikoa eztabaida publikoaren parte izatea.