Auto bat errepidetik atera eta Saratxo zeharkatzen duen ibaira erori da. 15:30ean gertatu da istripua eta ibilgailuan bidaiatzen zuten 5 gazteek ez dute zauri larririk izan.
Ertzaintzak azaldu du gazteek ubeldurak izan dituztela. Hala ere Galdakaoko ospitalera eraman dituzte zerbitzu medikuek.
Dagoeneko autoa ibaitik atera dute eta trafikoa normala da.