"Lehenengo igoera jaisterakoan sentsazio nahiko txarrak neuzkan"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko urr. 28a, 08:15

AXIER VIVANCOk (1979, Amurrio), Dani Martinezekin batera, Babioko igoeren azken errekorra lortu du. 13 igoera lortu dituzte errekor berria ezarriz. Bera Amurrioko Trail taldeko kidea da eta erronkaren inguruan hitz egin du.

Ez da errekorra lortzen duzuen lehen aldia, ezta?

Ez, lehenengo aldia 9 igoerekin lortu genuen Dani eta biok, gero 11 aldiz eta orain 13. Beti Danirekin egin ditut igoera guztiak.

AXIER VIVANCO (1979, Amurrio) Dani Martinezekin batera, Babioko igoeren azken errekorra lortu duen protagonista da.13 igoera lortu dituzte errekor berria ezarriz. Bera Amurrioko Trail taldeko kidea da eta erronkaren inguruan hitz egin digu.

Ez da errekorra lortzen duzuen lehen aldia, ezta?

Ez, lehenengo aldia 9 igoerekin lortu genuen Dani eta biok, gero 11 aldiz eta orain 13. Beti Danirekin egin ditut igoera guztiak.

Errekorra kendu digutenean, aldiz, beti Xabi eta Iñaki izan dira, lehenengoa aldian 10 igoererekin eta azkenean 12 egin zituztenean.

Erronka 6 igoerekin taldeko batzuk hasi ziren egiten eta pixkanaka pixkanaka handituz joan da.

Oraingoan 13 igoera egin dituzue. Zelako sentsazioak izan zenituzten igoeretan?

Bueno ba denetarik izan genituen, onak, txarrak...12 ordutan buruak buelta asko ematen ditu, batez erez gauez. Esate baterako, ni lehenengo igoeratik jaisterakoan sentsazio txarrak neuzkan, eta buruak oraindik 12 igoera geratzen zitzaizkidala esaten zidan eta horrek azkenean ibilbidea asko gogortzen du.

Dani eta Amurrio trail taldeko presidenteak bere lana egin zuten, animoak eman zizkidaten eta positibo pentsatzen hasi nintzen eta horrek apurka apurka sentzaio hobeak eman zizkidan eta hobeto sentitu nintzen eta azkenean erronka lortzea lortu genuen.

Zuen aldirik gogorrena izan da?

Niretzako lehenengoa bai, esan dudanez ez nituen sentsazio batere onik. Gainera, nire alabaren urtebetetzea izan zen eta egun osoan zehar ez nintzen geldirik egon eta hori asko nabaritzen da.

Zer da horrelako erronka bat egitera zoazenean garrantzitsuena?

Asko entrenatzea, buru gogorra izatea, lasterketa asko egitea, sufritzen ikastea, momentu txarrak bizi izana eta horietatik ateratzen ikastea eta modu positiboan pentsatzea.

Ondo jatea eta edatea ere oso garrantzitsua da, izan ere ordu askotako erronka da eta eta janariarena eta edariarena ondo eraman ezean, erronka bertan behera utz dezakezu.

Noizbait ahalegina egin duzue baina, bidetik geratu zarete errekorra lortu gabe?

Ez, beti gure helburua lortu dugu, kostata baina lortu izan dugu.

Astero ordu askotan desnibela duen nonbaiten egin behar duzu korrika hona heldu ahal izateko, entrenamendu handia dago guzti honen atzetik.

Nik aurten, adibidez, traileko 16 lasterketetan parte hartu dut eta gainera 4 urte daramatzat kirol honekin.

Errekorra nahiko altu utzi duzue, beste baten batek hautsiko duela uste duzu?

Ziur baietz, ez dakit noiz izango den, baina ziur aski laster, izan ere kirol honen helburua erronkei aurre egitea da. Dena den niri primeran iruditzen zait, guretzako motibazioa ere delako etorkizuneko 15 igoeretan pentsatzen hasteko.

Zein izango da zure ustez, errekor honen topea?

Auskalo, egunen baten 24 ordu jarraian igaroko ditugu Babiotik! Baina egia esan ez dakit, gero eta kilometro gehiago dira, hurrengoak 73 egin behar izango ditu eta horretarako gero eta denbora gehiago ere behar da.

Orain dela aste bat edo bi Urduñan ere “La Heroica” erronka egin zuen Xabi Abajok Birjinera 7 igoera eginez. Animatuko zarete errekor hori haustera?

Oraingoz ez, nik 2015 denboraldia amaitutzat ematen dut erronka honekin, aurten 16 lasterketa egin ditut eta gorputzari atsedena eman behar diot.

2016 urtarrilaren erdiko aldean gogor entrenatzen hasiko naiz, ekainean Hiru handiak lasterketa egin ahal izateko. Hori izango da nire helburua: 100 kilometroko lasterketa hori egin ahal izatea.

Daniren helburua ere bada, beraz, elkarrekin entrenatuko dugu lasterketa hori ondo egin ahal izateko ere, beraz entrenamenduak egingo ditug. Hala ere,  “La Heroica” oso erronka polita eta indartsua iruditzen zait eta etorkizunean zergatik ez?

Zuk traila egiten duzu. Orain dela zenbat denbora hasi zinen?

Orain dela 4 denboraldi hasi nintzen nire kabuz korrika egiten. Aurreko urtean federatu eta Amurrioko Trail taldearekin hasi nintzen korrikan. Lehen saskibaloian jokatzen nintzen, baina aita izan nintzenean denboragatik utzi beharra izan nuen.

Kirola maite dudanez, menditik hasi nintzen korrika egiten. Asko gustatzen zait eta gainera, taldean giro bikaina dago.

Zuzenean traila egiten hasi zinen orduan?

Bai hala da, esan dudanez kirola asko gustatzen zait eta mendia ere, beraz,  korrika eta mendia uztartu nituen bai.

Oso kirol gogorra da, batez ere buruarentzat. Nik lasterketetan nire buruaren aurka egite dut, momentu txarrak eta onak bizitzen dituzu.

Nik uste gainera, momentu txar horiei esker, bizitzaren arazoei ere, nola aurre egin ikasten duzula.

Kirol honekin lortu dudana ez dut beste edozein kirolekin lortu. Horregatik jendeari frogatzea esango nioke, ikusteko zelako sentsazioak dituzte trail eta ultra trail mundu honetan.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide