13 igoerako errekorra egin dute oraingoan Dani Martinez eta Axier Vivancok, Amurrio Trail taldeko kideek. Larunbat gauean egin zuten erronka eta 12 ordu eta 15 minutu iraun zuen.
Gaueko 11:30tan hasi zen haien erronka. Guztira 3.750 desnibel positibokoa duen 68,200 kilometroko ibilbidea egin zuten. Bi kirolariek diotenaren arabera “zailtasunik handiena gau osoan korrika egiten egotea izan zen”. Momentu txarretan traileko kideen animoak ezinbestekoak izan zirela diote.
Igande arratsaldean jantzi zuten txapela, beraz, oraingoan errekorra lortu nahi duenak 14 igoera egin behar izango ditu.
Dani eta Axierrek eskerrak eman nahi dizkiote Babioko igoeretan haiekin egon ziren kide guztiei: Imanol Llano, Asun Galindez, Josune Jauregi, Javi Abasolo,J anire Estrada, aitite Mikel Letona, Joseba Cascallana, Juanma Ormaetxea, Urko Ugarte, Aingeru Llano eta Aimar Vivanco.
Aurreko erronka
Iñaki Ibarrola eta Xabi Alonso trail taldeko kideek izan ziren aurreko errekorra egin zutenek “haiek izan ziren duela bi aste gure errekorra gainditzea lortu zutenak”dio Axierrek. Urriaren 10ean egin zuten eta guztira 11 ordu tardatu zituzten, jateko eta edateko tarteekin barne. Goizeko 5etan abiatu ziren