“Gu ere bertsotan” programa abiatuko da herriko 5 ikastetxeetan

Erredakzioa 2015ko urr. 25a, 15:41

Arabako Bertsozale Elkarteak “Gu ere bertsotan” progama aurkeztu du eta Amurrioko 5 ikastetxeetan abiatuko dute. Amurrioko Udalak Lanbide Heziketako 5. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleen artean bertsoei buruzko gutxieneko ezagutzak hedatu nahi ditu.

Arabako Bertsozale Elkarteak “Gu ere bertsotan” progama aurkeztu du eta Amurrioko 5 ikastetxeetan abiatuko dute. Amurrioko Udalak Lanbide Heziketako 5. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleen artean bertsoei buruzko gutxieneko ezagutzak hedatu nahi ditu.

Hori dela eta, Zabaleko Heziketa Ikastetxeak, Lukas Rey Hezkuntza Ikastetxeak, Virgen Niñak, Zaraobe Institutuak eta Aresketa Ikastolak programan aritzeko aukera izango dute. Proiektuak helburu ezberdinak ditu, bai gaitasunaren esparruan zein pertsona,  ikastetxe edo herrian.

Gaitasunaren esparruan, batetik, bertsolaritza den kultur adierazpidearekiko oinarrizko ezagutza izatea da helburua. Bestetik, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea. Jende aurreko emanaldi bat gauzatzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea ere helburuetako bat izango da eta nola ez, taldean harreman onak sustatzea.

Pertsonari dagokionez, bertsozaletasuna eta euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea izango da xedea.

Bukatzeko, ikastetxean edo herrian bi helburu jorratuko dituzte, tokian bertsozaletasuna eta bertsolaritza zabaltzea eta Ikastetxetik kanpo haurrek jarraipena ematea zaletasun horri beren inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide