Osakidetzak jakinarazi du Amurrioko anbulatorio berria eraikitzeko esleipena bertan behera utzi duela.
Erakundeak horrela erabaki du proiektuaren dokumentazioan akatsak topatu dituztela argudiatuz. Akats horien ondorioz proiektuaren aurrekontuan oker zegoen. Printzipioz, Amurrioko anbulatorio berriaren lizitazioak 2.844.678,75 euroko balioa zuen.
Esleipen hori gelditu ostean proiektua egokitu eta esleipen berria abiatu beharko du Osakidetzak, baina momentuz ez dute datarik zehaztu horretarako.
Espediente berria sortuz legeak aurreikusten dituen berme legalak jarraituko dituen prozesua eta esleipena gauzatu nahi du Osakidetzak.