"Amama" filma ikusteko aukera, igandean eta astelehenean Amurrio Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko urr. 21a, 10:18

"Amama" filma ikusteko aukera egongo da datozen egunetan Amurrioko Antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte: igandean (urriak 25) bata eta astelehenean (urriak 26) bestea. 25eko saioa 19:30etan izango da, eta sarrerak 4,8 euro baliko ditu. 26an, berriz, 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sartzeko 3,6 euro ordaindu beharko dira. Gaztelerazko azpi-idatziak izango ditu filmak bi emanaldietan.
 
Filmaren kritika:
 

"Amama" filma ikusteko aukera egongo da datozen egunetan Amurrioko Antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte: igandean (urriak 25) bata eta astelehenean (urriak 26) bestea. 25eko saioa 19:30etan izango da, eta sarrerak 4,8 euro baliko ditu. 26an, berriz, 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sartzeko 3,6 euro ordaindu beharko dira. Gaztelerazko azpi-idatziak izango ditu filmak bi emanaldietan.
 
Filmaren kritika:
 
Bi munduren arteko gatazka. Bi bizimoduren arteko borroka. Hiru anai-arreba bizitzan euren lekua bilatzen. Bi guraso seme-alaben erabakiak epaitzen; bat hitzen bidez, bestea isilik, begirada sakonen bitartez. Irtenbide errazik ez dago, zauririk gabeko erabakirik ezta.
 
Sakon ezagutzen duen mundu baten inguruko hausnarketa sakon eta, batzuetan, hunkigarri bat aurkezten digu Asier Altunak Amama film berrian. Bere lagun eta ohiko lankidea den Telmo Esnalekin batera idatzitako gidoi zoragarri baten bitartez, pelikula honek baserrien bizimodua eta zailtasunak aurkeztuko dizkigu, gatazka hori bere barnean bizi duen familia batekin. Testu zoragarri bat. Istorioa aurkezteko, Altunak lan txukuna egin du; baserri familia baten gatazkak bizipen unibertsal batean bihurtuz. Begiradak eta isil uneak dira protagonista, lehia gogor baten lekuko. Tradizioz beteriko irudiak modu “moderno” baten bitartez erakutsiz.
 
 Begirada hauek aurkezten Amparo Badiola, Ander Lipus, Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Manu Uranga eta Nagore Aranburu. Guztien lanak hunkigarriak dira, baina bi dira guztien gainetik goraipatu behar direnak: Iraia Elias, alabaren begiraden jabea, eta Kandido Uranga, aita zorrotza antzezten duena. Aurtengo Zinemaldian, Amama filma Euskal Zinemaren Irizar sariaren irabazlea izan zen. Igande honetan (urriak 26) Amurrioko Antzokian proiektatuko dute 20:00etan.
 
[video:https://www.youtube.com/watch?v=N_7EK8AB4G0]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide