Aldundiak Amurrioko ur depositu berri baten eraikuntza esleitu du

Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 08:24

Arabako Foru Aldundiak Amurrioko ur depositu berri baten eraikuntza esleitu du. Proiektua gauzatzeko 398.299,29 euro bideratuko dira eta Construcciónes Moyua, S.L. enpresak egingo ditu lanak lau hilabeteko epean.
Depositu honekin Amurrioko ur-horniduraren egungo sistema osatu eta indartu egingo da, gaur egungoa ez baita nahikoa, batez ere, matxurak, konponketa zein garbiketa lanak edo suteak diren kasuetan.

Arabako Foru Aldundiak, Amurrioko ur depositu berri baten eraikuntza esleitu du. Aurrekontuak 398.299,29 euro dituelarik, Construcciónes Moyua, S.L. enpresak egingo ditu eraikuntza lanak; lau hilabetean burutu beharko dira.

Hala, bada, Amurrioko ur-horniduraren egungo sistema osatu eta indartu egingo da, gaur egungoa ez baita nahikoa, batez ere, matxurak, konponketa edo garbiketak egin beharra edo suteak diren kasuetan.

Depositu berria Lexartzun egingo da, zaharraren ondoan, eta Izoriako EUAtik (Edateko Uren Araztegitik) egin beharreko eroapena ere sartzen da lanetan, bai eta Amurrioko banaketa sarearekiko lotura ere.

Bestalde, telekontroleko elementuak ezarriko dira, hornidura sistema guztia hobetzeko. Onartu den proiektu horretan ingurumena leheneratzea eta gune hartako paisaiarekiko integrazioa ere sartzen da. Obrek eragingo dute narriadura eta landaretza erasana leuntzeko zuzenketa neurriak aplikatzea da kontua. Azterlan bat eta diseinu bat egingo dira, gainera, landarerik onenak zeintzuk diren jakiteko, depositu berriaren paisaia integrazio egokiena eragiteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide