Amurrio Bidean-ek hiru ikastaro berri abiatu ditu

Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 08:03

Amurrio Bidean-ek hiru ikastaro berri antolatu ditu enpresaren munduan jakitea ia beharrezkoak diren alorren inguruan. Bik ordenagailuen munduarekin dute zerikusia eta bestea, ordea, enpresa baten barne antolakuntzarekin.

Amurrio Bidean-ek hiru ikastaro berri antolatu ditu enpresaren munduan jakitea ia beharrezkoak diren alorren inguruan. Bik ordenagailuen munduarekin dute zerikusia eta bestea, ordea, enpresa baten barne antolakuntzarekin.

Ordenagailuarekin zerikusia dutenak “Ostegun Digital” programaren barne daude. Batak PDF publikazio interaktiboak sortzea erakutsiko du eta besteak, interneti buruzko gaur egungo modernitate guztiak erakutsiko ditu. Lehenengoa dagoeneko hasi da eta 30 euroko kostua dauka. Bestea, aldiz, azaroaren 19an hasiko da eta doakoa izango da.

Hirugarren ikastaroak, enpresa batean hobekuntzak aurrera eraman ahal izateko aholkuak eta eman beharreko pausuak eskainiko ditu.

Azaroaren egun ezberdinetan gauzatuko da: 3, 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean. Hori ere, doakoa izango da.

(des-re :) Konekta!” topaketak

Enpresa ezberdinen arteko topaketak azaroaren 5ean egingo dira . Andoni Aldekoa, lehendakariaren aholkularia, izango da topaketen kolaboratzailea.

Horien helburua, lidergoaren esperientziak konpartitzea da eta besteek diotenetik ikastea. 2 orduko topaketak izango dira. 13:00etan abiatuko dira eta ondoren, 14:00etan, bazkaria. Interesa dutenek deitu 945891721 telefonora edo , bidali mezua empresa@amurriobidean.org helbidera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide