Mendiko Lagunak urtero legez, Gorobel Ibilaldia antolatu du. Aurten 29. edizioa izango da eta azaroaren 1ean egingo dute. Martxa egin ahal izateko urriaren 20tik 29ra bitartean eman beharko da izena.
Izen ematea bi modu ezberdinetan egin ahal izango da. Batetik, www.mendikolagunak.blogspot.com.es web gunearen bitartez. Bestetik, Mendiko Lagunak M. Taldearen egoitzan. Astearte eta ostegunetan dago zabalik egoitza 19:00tatik 21:00tara. Federatuek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuak ez direnek, ordea, 6. Horretarako bi kontu korronte jarri dituzte:
Laboral Kutxa: 3035 0089 12 0891003159
Kutxabank: 2095 0059 41 1091116383
Ibilbidean zehar argazki eta bideo laburren lehiaketa egongo da.
Ibilbidea
Bi martxa ezberdin egongo dira, luzea eta laburra. Handiak 35 kilometro izango ditu eta goizeko 7:30etan aterako da enparantzatik. Txikia, aldiz, 25 kilometrotakoa da eta 8:05ean aterako da enparantzatik. Kontrolpeko irteera egingo dute tren geltokiraino, bertan 8:15ean tren berezi batek ibilbidearen hasieraraino gerturatuko baititu mendizaleak.
Txartelak jasotzeko ordutegia 6:30tatik 8:00ak arte izango da.