Diego Martin Etxebarria opera zuzendari amurrioarrak lehen saria lortu du Tokyo International Music Competition for Conducting lehiaketan. Gaur ospatu da lehiaketaren finala. Mundu osoko 239 zuzendarik hartu dute parte hiru urtean behin egiten den norgehiagoka horretan.
Parte hartzaile horien guztien artean lau finalista hautatu zituzten, eta gaur izan da finala, zeinetan amurrioarrak Piotr Ilitch Tchaikovsky-ren "Bostgarren Sinfonia" eta Johannes Brahms-en "Haydn-en lan baten bariazioak" zuzendu dituen.
Diego Martin Etxebarria Berlingo Staatsoper-en dabil opera zuzendari moduan.