Saratxotik komunikazio zuzena eta saihesbidearen proiektua bertan behera uztea eskatu diote Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko urr. 16a, 17:25

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak prentsa oharra plazaratu dute Josu López Ubiernak, Arabako Garraio eta Herrilan diputatuak urriaren 7an Batzar Nagusietan egindako adierazpenei buruz.

Plataforma eta Batzarraren hitzetan, Josu López Ubiernaren adierazpenek herrian “poztasuna” sorrarazi badute ere, tentuz eta adi egotera bultzatzen dute, oraindik ere ez baitute argi Foru Aldundiak makroproiektua denboraldi batez edota behin betiko baztertu duen.

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak prentsa oharra plazaratu dute Josu López Ubiernak, Arabako Garraio eta Herrilan diputatuak urriaren 7an Batzar Nagusietan egindako interbentzioari buruz.

Plataforma eta Batzarraren hitzetan, Josu López Ubiernaren adierazpenek herrian “poztasuna” sorrarazi badute ere, tentuz eta adi egotera bultzatzen dute, oraindik ere ez baitute argi Foru Aldundiak makroproiektua denboraldi batez edota behin betiko baztertu duen.

Kontuan hartu behar da Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak beti makroproiektuaren behin betiko deuseztapena eskatu dutela.

Bide batez, Saratxoko elkartearen ustez, ezjakintasuna informazioa era zuzenean ez delako iritsi dator, euren ondorioak Batzar Nagusietan egindako adierazpenetatik edota prentsak bidalitako informaziotik ateratzen ari dituztelarik.

Komunikazio zuzena

Makroproiektuaren benetako egoerari buruz informatuak izateko, hemendik aurrera era zuzenean informatuak izatea eskatu du Saratxo 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak.

Gainera, betidanik entzuteko eta hitz egiteko prest egon direla, eta jarrera berarekin jarraituko dutela aldarrikatu dute, Saratxoarrak baitira errepidearen konponketan interes handiena daukatenak.

Amaitzeko, elkarteek makroproiektua behin-betiko bertan behera uztea eta lehenbailehen errepidearen egokitzapen sostengarrian lan egiten hastea eskatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide