"Ariketen intentsitate moderatua dela eta, edozein pertsonarentzako kirol aproposa da tenisa"

BORJA GARCIA (1982, Bilbo) Amurrio Tenis Klubeko entrenatzailea da. Aurten klubak adin guztietako herritarrei klaseak eskainiko die.

Zenbat denbora daramazu tenisean jokatzen?

BORJA GARCIA (1982, Bilbo) Amurrio Tenis Klubeko entrenatzailea da. Aurten klubak adin guztietako herritarrei klaseak eskainiko die.

Zenbat denbora daramazu tenisean jokatzen?

12 urte nituenetik ari naiz tenisean. Nire ikastetxean teniseko klaseak ematen hasi ziren eta lagun batzuekin batera hasi nintzen. Ondoren, Bilbao Tenis Klub-ean aritu izan naiz. Euskadi mailan, Espainia eta Frantziako txapelketetan parte hartu dut, banakako, binakako zein taldekako txapelketetan. Hamar urte baino gehiago daramatzat teniseko klaseak ematen. Duela 10 urte teniseko monitore tituluduna naiz Real Federación Española de Tenis (RFET) federazioaren eskutik. Horrez gain, teniseko arbitro bezala aritzen naiz hainbat txapelketatan. Teniseko ‘Arbitro Nacional’ titulua ere badaukat.

Noiz hasi zen kluba?

Kluba 1986. Urtean sortu zen. Bere momenturik oparoenean 250 bazkide zituen, baina, gaur egun 120 bat lagunek osatzen dute.

Zergatik erabaki duzue orain klubari bultzada bat ematea?

Azken urtean klubaren presidentearekin kontaktua indartu da, eta ondorioz, klubari bultzada bat ematea erabaki genuen. Herriko jendeari aukera bat eman nahi diogu beste kirol bat ezagutu dezaten eta nahi izanez gero praktikatu ahal izateko.

Zer da klubak eskaintzen duena?

Tenisa gustatzen zaion jendeari harremanetan jartzea. Bai haien artean, baita gure artean ere. Kirol honetaz gozatu dezaten nahi dugu.

Zein da zuen helburua?

Gure klubaren helburua ahalik eta jende gehien tenis mundura hurbiltzea da. Umeak, gazteak zein helduak, denak dira ongietorriak. Amurrioko eta Aiaraldeko kirol eskaintza zabaltzea dugu helburu eta bide batez, tenis zaletasuna herrian zabaltzea. Iraila hasieran tenis erakusketa bat antolatu genuen Amurrioko plazan. Jende asko hurbildu zen gurekin jolastera.

Zenbat talde dituzue edo sortu nahiko zenituzkete?

Aurtengo udan tenis ikastaro intentsibo bat antolatu genuen. Bi ume talde izan genituen. Ikasturte honetarako 8 talde sortu ditugu dagoeneko, adin eta mailaren arabera.

Ordutegiak: asteartea 17:30-18:30 (alebin), 18:30-19:30 (infantil), 19:30- 20:30 (perfekzionamendua), 20:30-21:30 (helduak);

asteazkean 17:30-18:30 (alebin), 18:30-19:30 (infantil);

larunbata 11:00-12:00 (infantil), 12:00 -13:00 (benjamín), 13:00-14:00 (helduak).

Jende gehiago apuntatzeko aukera dago, izen emateak irekita ditugu oraindik. Izena emateko: Amurrioko frontoian, tenissustraia.com, tenis.sustraia@hotmail.com edota telefonoz 661326099 (Borja).

Urtean zehar ekintzarik antolatzen dituzue?

Ikastaroez gain klub barneko rankinga, guraso eta seme-alaba arteko txapelketak, zein beste klub batzuen aurkako txapelketa antolatzeko aukera izango dugu.

Zer esango zenioke tenisa praktikatzeko zalantzak dituen norbaiti?

Tenisean jokatzean ariketa aerobiko eta anaerobikoak egiten dira, ariketen intentsitatea moderatua dela eta edozein pertsonarentzako kirol aproposa dela. Gorputzeko goi eta behe enborrak gogortzen dira, giharrak tonifikatzen ditu eta erreflexuak eta koordinazioa lantzen dira. Horrez gain, diziplina eta estrategia ikasten dira, presiopean zailtasunei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko gaitasuna landuz. Bakarkako kirola dirudien arren, talde lanak garrantzia handia du. Binakako ariketetan adibidez, elkar ulermena eta komunikazioa landu egiten da. Horrez gain, kirol oso soziala da eta lagunak egiteko aukera ematen du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide