Amurrio Bidean eta Udal Ingurumen Zerbitzuak proiektu berria jarri du martxan. Proiektu horrek industri ekologia bermatu ahal izateko oinarriak finkatzen ditu.
Helburu zehatza du proiektuak, enpresek ingurumenarekiko duten portaera hobetzeko eta lehiakortasuna handiagotzeko haien arteko kolaborazioa bultzatzea. Ekologia industriala, azken finean, enpresen arteko sinergiak eta kolaborazioak definitzean datza. Amurrio Bidean eta Udala aspaldi hasi ziren lanean arlo hori hobetu nahian. Oraingoan, ekimen hori handitu nahi izan dute eta ekologia industrialari bultzada bat eman.
Ekologia industrialeko modelo berri horretan, enpresen parte hartze aktiboa da garrantzitsuena. Enpresa bakoitzaren interesaren eta aukeren arabera modu ezberdinetan parte hartu daiteke: Informazioa bidaliz, talde lanetan parte hartuz...