Aurten ere, Mendiko Lagunak Taldeak “Eskola Kirola” kanpaina antolatu du. Orotara eskualdetik sei mendi irteera eta bi ikastaro egingo dituzte.
2000 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute. Ekintzak ikasturte honetako larunbat edo igande goizetan egingo dituzte, nahiz eta taldeak, oraindik data zehatzik ez duen zehaztu.
Izen ematea
Ikastetxeetan edo Mendiko Lagunak-en egoitzan eman beharko da izena. Horrez gain, 945 025 255 telefonora deitu, edo helbide honetara: mleskolakirol@gmail.com mezu bat bidaliz ere eman ahal izango da izena. Irteera bakoitza 2 euroko kostua izango du.