Amurrioko Antzokia IV. Antzerki Amateur Erakustaldiaren lekuko izango da. Guztira hiru antzerki taldeek parte hartuko dute. Hori dela eta, urriko hiru egun ezberdinetan egongo dira antzerki emanaldiak Amurrioko Antzokian.
Urriaren 17an, larunbata, Caraccota taldeak “Ay Carmela” ikuskizuna eskainiko du taula gainean. Egun horretatik aste batera, hau da, urriaren 24an, “Brooklyn” antzezlana aurkeztuko du Teatro dl Veneno taldeak. Azkenik, urriaren 31an izango da El Bardo taldearen txanda “Bodas de Sangre” ikuskizunarekin.
Sarreren salmenta
Antzerki ikuskizunaren egun berean hartzeko aukera egongo da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Dena den, lehenago ere erosi ahal izango dira Kultur Etxean. Sarrerak 4 euroko kostua izango du.