Amurrion Bidean garapen agentziak langabetuentzako bi ikastaro eskainiko ditu

Erredakzioa 2015ko urr. 11a, 16:34

Urrian eta azaroan Amurrion Bidean-ek bi ikastaro ezberdin eskainiko ditu. Urrian biltegietako operazio laguntzaileen eta orga jasotzailearen maneiuko ikastaroa izango da. Azaroan, aldiz, etxetresna txikien konponketa eta mantenurako ikastaroa.

Ordutegi bera izango dute bi ikastaroek, goizeko 9:00tatik 14:00ak arte, alegia. Lehenengoa doaneko izango da, baina, etxetresna txikien konponketa eta mantenurako ikastaroak 32,40 euroko kostua izango du.

Biltegietako operazio laguntzaileen eta orga jasotzailearen maneiuko ikastaroa

100 orduko ikastaroa izango da eta urriaren 19tik azaroaren 13ra arte iraungo du. Hurrengo kontzeptuak bilduko ditu: biltegien kudeaketa, karga eta deskarga teknikak, orga jasotzailearekin operazioak, segurtasun eta lan osasuna. Izen emateko urriaren 7tik aurrera egin beharko da eta plaza kopuru mugatua izango du. Horietako hiru emakumeentzako izango da, gainera, Lanbiden apuntatu daudenak, Amurrion erroldatuak, eta horrelako ikastarorik egin ez dutenek lehentasuna izango dute.

Etxetresna txikien konponketa eta mantenurako ikastaroa

Ikastaro honek, ordea, 110 ordu izango ditu eta azaroren 16an hasi eta abenduaren 17an bukatuko da. Hurrengo kontzeptuak bilduko ditu: matxuren diagnostikoak, laneko arriskuen prebentzioa, etxetresna txikien mantenua eta ingurumenarekiko babesa. Azaroaren 4tik aurrera izango da izen ematea eta aurreko ikastaroko lehentasun berdinak egongo dira honetarako ere.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide