Saratxoko errepideko proiektuan adostasuna bilatuko duela adierazi du Arabako Foru Aldundiak

Erredakzioa 2015ko urr. 9a, 09:42

Josu Lopez Ubierna Bide-sare eta Mugikortasun Foru Diputatuak azaldu du Arabako Biltzar Nagusietan bere asmoa dela A-625 errepidearen arazoari irtenbide adostua bilatzea.

Saratxoko saihesbidearen proiektu berria akordioaren bitartez garatu nahi du Arabako Foru Aldundiko gobernu talde berriak. Momentuz, Josu Lopez Ubierna sozialistak adierazi du Amurrioko alkatearekin egin duela bilera bat eta laster Saratxoko administrazio batzarrarekin elkartzeko ideia duela.

Proiektu berria 2014an adostutako mozioaren irizpideak jarraituko dituela ziurtatu du diputatuak -lur okupazioa murriztea, adibidez-. Hori egiten den bitartean, Josu Lopez Ubiernak iragarri du errepidean hobekuntzak egingo direla, seinaleak hobetuz eta bide ertzeak garbituz, adibidez.

Saratxon berririk ez

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak aiaraldea.eus-i azaldu dio oraindik beraiek eta Saratxoko administrazio batzarrak ez dutela harremanik izan Arabako Foru Aldundiko gobernu berriarekin eta momentuz ez zaiela ezer helarazi.

Izandako elkarrizketa bakarra Amurrioko Artzain Egunean eman zen eta Saratxoko administrazio batzarreko alkateak adierazi du ez zitzaiola ezer zehatzik adierazi eta margoketak egiteari uzteko eskatu zitzaiola.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide