Osakidetzak Gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina abiatu du. Urriko lehen hiru asteetan zehar iraungo du kanpainak eta egunero ibiliko dira txertoak jartzen.
Goizeko 9:00tatik 13:30ak arte eta 15:00etatik 17:00tara herritarrek txertoa jarri ahal izango dute. Ostiraletan, ordea, goizeko ordutegia soilik egongo da.
Txertoa batez ere 75 urteko pertsonei zuzenduta dago edo diabetesa, kardiopatia edo bronkitisa duten pertsonei. Aurrez, txertoa jartzeko ordua eskatu beharra dago, anbulatoriora joanez edo 945 025 900 telefonora deituz.
Baranbion, aldiz, urriaren 21ean jarriko dituzte gripearen kontrako txertoak eta da aurretiko hitzordurik eskatu beharko.