Udalak hamar pertsona kontratatuko ditu bi enplegu programaren bitartez

Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 06:12

Amurrioko udala Aiarako Koadrilarekin batera sei hilabeteko bi enplegu programa sortu ditu. Horri esker, Amurrion erroldatuta dauden 10 pertsona kontratatuko ditu.

Programetako bat udaleko azpiegituren mantenu eta zaintza lanaz arduratuko da. Horretarako 5 langile eta langileburu bat kontratatuko dituzte. Bestea, ordea, basoaren mantenu eta zaintza lanerako programa izango da. Hori dela eta, hiru langile eta langileburu bat kontratuko dute.

Amurrioko udala Aialako Koadrilarekin batera sei hilabetetako bi enplegu programa sortu ditu. Horri esker, Amurrion erroldatuta dauden 10 pertsona kontratatuko ditu.

Programetako bat udaleko instalazioen mantenu eta zaintze lanaz arduratuko da. Horretarako 5 langile eta langileburu bat kontratatuko dituzte. Bestea, ordea, basoaren mantenu eta zaintza lanerako programa izango da. Hori dela eta, hiru langile eta langileburu bat kontratuko dute.

Kontratatutako pertsonek Lanbiden apuntatuta egon beharko dute. Horrez gain, baldintza hauetako bat bete beharko dute: RGI-jasotzailea izan, 35 urte baino gutxiago izan, 45 urte baino gehiagokoek 6 hilabete baino gehiagotan Lanbiden apuntatuta egotea, langabezian iraupen luzez apuntatuta eraman (gutxienez 12 hilabete), 55 urte baino gehiagoko pertsonak, gizarte bazterketa jasotzeko arriskuan egon, minusbaliotasunen bat izan, familiarekiko ardura handia duten emakumeak eta genero indarkeria jasan duten emakumeek.

Izen emateak

Gizonezko eta emakumezkoen berdintasuna edo diskriminazio eza emateko gutxienez %40a emakumeentzako lan postuak izango dira. %15 ordea 55 urte baino gehiagoko pertsonentzat izango da. Izena emateko Lanbidek argitaratu duen eskaintzan izena eman behar da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide