2015. urtean Amurrioko udalak eskola publikoetan hainbat obra egin ditu. Haien artean eta esanguratsuena Zabaleko ikastetxekoa izan da.
Obrak 127.957,73 euroko kostua izan du. Udan egindako lanak izan dira eta batez ere lekuak berregokitzera bideratu dira. Horri esker, eraikineko ekialdean soilik haur eskola utzi dute. Gainera, galdara gela ere konpondu dute. Etorkizunean obra gehiago egitea aurreikusten du udalak, hala nola, igogailua jarri, leihoen berritzea...
Lucas Rey
Lucas Rey ikastetxeak ere aldaketak izango ditu. Hurrengo astean hasiko dira obrak eta horretarako 59.130,88 euro erabiliko dituzte. Ikastetxearen sarbidea eta berogailu sistema konponduko dituzte. Udan zehar konponketaren batzuk egin dituzte.