Urduñako Mendi Duatloia eta gero Amurrioren txanda iritsiko da urriaren 17an. Gainera, Euskal Herriko Mendi Duatloien Txapelketa izango da Amurriokoa. Amurrioko Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldeak antolatutako froga da.
Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitua egiten duten 5. urtea da aurtengoa eta guztira 15 duatloi egongo dira. Irailaren 5ean Igartzan izan zen lehena eta abenduaren 13an Zeanurin izango da azkena. Amurriokoa, ordea, 7.mendi duatloia izango da.
Arratsaldeko 16:30ean izango da irteera. Urduñakoarekin konparatuz ibilbide motzagoa izango du honek. Hiru sektorek osatuko dute zirkuitua. Lehengoa korrikan egitekoa izango da, 2. aldiz, bizikletarekin eta azkenekoa berriz ere korrikan. Guztira, 27,26 kilometro egin behar izango dituzte kirolariek. Lehen sektoreak, korrikan egin beharrekoa, 7,23 kilometro izango ditu. Bigarren sektorea 17,8 kilometroz osatua dago, baina txirrindulariek bi buelta eman beharko dituzte, izan ere, bira bakoitzak 8,9 kilometro izango ditu. Bukatzeko hirugarren sektorea ostu beharko dute kirolariek. Berriz ere korrika egiteko zapatilak jantzi eta 2,23 kilometro egin beharko dituzte.
Lasterketa indibiduala izango da, hau da, ez dira erreleborik onartuko. Izena emateko Euskal Herriko Mendi Duatloi federazioaren web orrialdean egin beharko da.
Hona hemen ibilbidea: